Zer da Kontadores

kontadores panoramika

Kontadores Gazte Zentroa elkartzeko, harremanetarako eta kultur sustapenerako espazioa da eta Donostiako Udaleko Gazteriak kudeatzen du. Bertan, 18 urtetatik 30era bitarteko gazteek beren kultura interesak garatzeko eta sorkuntza proiektuak landu zein partekatzeko aukera dute.

Banakako nahiz taldekako sorkuntza bultzatzea da helburua, baita ekipamenduan bertan sortzen diren gazte ekimenei bidea eta proiekzioa ematea ere. Horretarako erabiltzaileen eskura jartzen dira hainbat baliabide: azpiegitura, espazioak, materialak, langileak, hezkuntzarako tresnak...

Kontadoresek gazteek proiektuen fase guztietan aktiboki parte har dezaten sustatuko du, horretarako bidea ematen duten kudeaketa ereduen bitartez.

Kontadoreseko jarduera hiru ekintza lerro nagusitan banatzen da:

  1. Kultur Laborategiak
  2. Areto lagapenak
  3. Kontadores Eszena

Ildkontadores sarrerao hauek indartzeko, ikasturtero Kultur proposamenen deialdia egiten da, Donostia eta inguruko gazteek euren proposamenak bidali ditzaten Eszena ekimen bat egiteko zein Kultur Laborategi bat garatzeko.

Kontadoresen arte eszenikoekiko harreman estuaren adierazle da baita ere urtero ospatzen den Mikroantzerki maratoia. Deialdi irekia egiten da pieza eszeniko laburren proposamenak jasotzeko eta hiru lan aukeratuei laguntza ekonomikoa ematen zaie, Kontadoresen ospatuko den emanaldi-maratoian taularatzeaz gain.

 

 

Gora joan