1.- HELBURUA
Donostiako Udaleko Gazteriak, Kontadores Gazte Zentroaren bitartez, kultur proposamenak jasotzeko seigarren deialdia abian jarri du. Deialdiaren helburua da bultzatzea hemengo eta gazte izaerako sormen prozesuak, eta proposamen berriak integratzea Kontadoreseko eremuan.
2.- PARTE HARTZAILEAK
Deialdian parte hartu ahal izango dute artistak, eragileak, kolektiboak zein pertsona fisikoak. Interesa duen edonori irekia dago deialdia. Nola nahi ere, lehentasuna izango dute Donostian bizi diren eta 18 urtetik 30 urtera arte dutenek.
3.-JARDUERA EREMUAK ETA PROIEKTU MOTAK
Onartuko dira laborategiak edo lantegi trinkoak (LABORATEGIAK) edo/eta arte biziekin erlazionaturiko pieza eszenikoak (ESZENA) gauzatzeko proposamenak.
3.1.- LABORATEGIEN EZAUGARRIAK
Laborategien helburua da diziplina artistiko eta kulturalak bultzatzea, gazteen interesak eta gustuak kontuan hartuz. Era berean, laborategien bitartez gazteek aukera izango dute edozein diziplina artistiko eta kulturalen ezagutzak partekatzeko. Laborategi horietan, gai zehatz bati buruzko formazioa eskaintzeaz gain, partaideen arteko harremanak bultzatzen dira eta saioetan dinamika bereziak sustatzen dira. Talde mugatuari zuzenduriko laborategiak gauzatzen dira (6 eta 15 bitarteko taldeak).
3.2- ESZENAREN EZAUGARRIAK
Arte biziekin erlazionaturiko proposamenak erakusteko eremua da (musika, antzerkia, spoken word, poesia, ikus-entzunezko saioak, performanceak, dantza edo antzeko ekimenak). Edozein proposamen amateur eta erdi-profesionalak onartuko dira: pieza luzeak, motzak, inprobisazioak, entsegu orokorrak, sormen prozesuan dauden piezak.
4.- AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Parte hartzeko, Kontadoreseko webgunean (www.kontadores.eus) dagoen eskaera-inprimakia bete behar da.
Nahitaezkoak diren eremuak bete behar dira parte hartzeko.
Proposamen bakoitzeko inprimaki bat bete beharko da. Ez dira onartuko proposamen bat baino gehiago inprimaki batean soilik.
5.- PROPOSAMENAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA
Proposamenak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 23tik ekainaren 6ra arte egongo da zabalik, bi data horiek barne harturik.
Dokumentazioa online aurkeztu behar da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidearen bidez.
6.- PROPOSAMENAK AUKERATZEA ETA BALORAZIO IRIZPIDEAK
Aurkeztutako proposamenetan balioetsiko da kultura/sorkuntza gaztea irudikatzeko gaitasuna eta gazteriarekin konektatzeko ahalmena.
Lehentasuna izango dute Donostian bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteek bidalitako proposamenek. ESZENArako diren proposamenen balorazioan, lehentasuna izango dute euskaraz diren pieza amateur eta erdi-profesionalak.
Hautaturiko proposamenek ekimena garatzeko eta produzitzeko aurrekontu bat izango dute. Era berean, Kontadoresek ekimenaren sustapena egingo du online eta offline kanalen bidez.
Ez da onartuko sexu, arraza edo beste edozein arrazoiengatik inor baztertzen duen eduki edo proposamenik.
7.- BESTELAKOAK
Proposamenak aurkezteko deialdian parte hartzeak oinarriak onartzea ekarriko du berekin. Antolatzaileek, beharren arabera, edozein aldaketa egiteko ahalmena daukate, baita deialdi honetan jasotzen ez den edozein gaiari buruzko erabakiak hartzeko ere, eta parte hartzaileek onartu egin beharko dituzte.