Espresuki gazteei zuzendutako ikastaroak dira, 18-30 urte bitartekoei, hain zuzen. Laborategien eskaintza aurretik aipatutako adin tartekoentzat bada ere, 18 urtetik beherako eta 30 urtetik gorakoek parte hartzeko aukera izango dute, haiek parte hartzea egoki ikusten bada eta leku librerik badago.
Ikastaro bakoitzeko plaza kopurua mugatua da. Jasotako izen-emateak eskainitako lekuak baino gehiago baldin badira, honakoak izango dira lehentasuna zehazteko irizpideak:
- Donostian erroldatutako 18-30 urte bitarteko gazteak, eta horien artean izen-emate hurrenkera hartuko da kontuan.
- Donostian erroldatuta ez dauden 18-30 urte bitarteko gazteak, eta horien artean izen-emate hurrenkera hartuko da kontuan.
-
18 urtetik beherakoek eta 30 urtetik gorakoek parte hartzeko aukera izango dute, haiek parte hartzea egoki ikusten bada eta leku librerik badago.
-
Sukaldaritza laborategien kasuan, orain arte aipatutako irizpideez gain, beste irizpide bat ere erabiliko da: partaide bakoitzak laborategi eskaintza txanda bakoitzean (udazkena-negua eta udaberria), gehienez, laborategi horietako bi ikastarotan parte hartzeko aukera izango du. Bi ikastaro baino gehiagotan izena emanez gero, hirugarren horretan eta ondorengoetan itxaron zerrendan geratuko da, eta leku libreak egonez gero, parte hartzeko aukera izango du.
Laborategiak egiteko, gutxieneko izen-emate kopuru bat beharko da (eskainitako plazen % 60), eta hori gertatu ezean, ikastaroa ez da egingo.
Hautatuen behin betiko zerrenda osatzen denean, Kontadoresetik zuzenean banan-banan jakinaraziko zaie hautatuei, eta baita kanpo gelditu direnei ere.
Ikastaro bakoitzaren ordainketa, ikastaroa hasi aurretik egin beharko da eta ordainagiria Kontadores zentroari posta elektroniko bidez igorri beharko zaio ikastaroa hasi aurretik. Matrikularen dirua ez da itzuliko, ezinbesteko arrazoiren bat izan ezean.
Bi saio baino gehiagoko ikastaroen kasuan, lehen bi egunetan ikasleren batek ikastaroa utziko balu, itxaron zerrendara joko litzateke, eta beste ikasle batek parte hartzeko aukera izango du; azken horrek matrikula osorik ordaindu beharko du.
Edozein arrazoi medio arreta berezia behar dutenei eskatzen diegu izena emateko unean hori jakinarazteko; hartara, ikastaroaren dinamizatzaileak edota Kontadores zentroak behar horiei egoki erantzuteko neurriak aztertu ahal izango dituzte.
MATRIKULAZIO ARAUAK
- Matrikularen ordainketa, bakarra izango da eta ikastaro osorako.
- Ordainketa egiteko, izena ematerakoan, Kontadoresek adierazitako banketxe eta kontu korrontera egin behar da transferentzia.
- Transferentzia gauzatuko da kurtsoan onarturik zaudela jakinarazi ostean.
- Matrikula baliagarria izateko, ordainagiria email bidez bidaliko da ikastaroa hasi baino arinago.
- Aurreikusitako epeetan ordainketa burutzen ez baldin bada, matrikulazioa bertan behera geratuko da, eta izena eman duen pertsonak ezingo du ikastaroan parte hartu.