Kontadores Donostiako Udaleko Gazteria Saila-ren ekimena da.
Lege informazioa eta erabilera baldintzak
Xedapen hauek Donostiako Udaleko Gazteria Saila-ak Internet erabiltzaileen (aurrerantzean, “Erabiltzaileak”) eskura jartzen duen webgunearen, www.kontadores.eus domeinuaren bidez (aurrerantzean, “webgunea”), sarbidea eta erabilera erregulatzen dituzte.
34/2002 Legean, uztailaren 11koan, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoan ezarritakoarekin bat, Donostiako Udaleko Gazteria Saila-ak bide elektronikoen bidez erabiltzaileen eskura jartzen du honako informazio hau, modu iraunkor, erraz, zuzen eta doakoan:
- Domeinuaren izena: www.kontadores.eus
- Jabea: Donostiako Udaleko Gazteria Saila, espainiar nazionalitateko merkataritza sozietatea, Donostia (Gipukoza) egoitza duena, Mari kalea 1-1 pisua (Donostia) helbidean.
- Telefono zenbakia: 943 48 19 09
- Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Edonoiz eta aldez aurretik jakinarazi behar izanik gabe, webgunearen edukiak, erabilera-baldintzak eta, oro har, diseinu eta konfigurazioa osatzen duten elementuak aldatzeko edo eguneratzeko gaitasuna izango du Donostiako Udaleko Gazteria Sailaak, hori guztia, 30/2007 Legeak, urriaren 30ekoak, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoak, horren harira ezartzen dituen mugen barruan, webguneko «Kontratazioak» atalean dauden edukiei dagokienez. Webgunearen azken eguneratzean argitaratutako sarbide eta/edo erabilera baldintzak bete beharko dira, eta bisitaldi bakoitzean izango dira aplikagarriak une horretan argitaratuta daudenak.
Erabiltzaileak onartu eta baimendu egiten ditu webgunearen erabilera-erregimena zehazten duten erabilera-baldintzak, webgune horretara sartzen den unetik, berariaz eta erreserbarik gabe. Erabiltzaileak ez baditu osorik eta erabat onartzen baldintza hauek, ez du webgunera sartzeko baimenik izango.
Webgune hau erabili ahal izateko erabiltzailea erregistratu behar denean, erabiltzaileak informazio egiazko eta bidezkoa eman behar du; orobat, pasahitza arduraz erabili behar du, aipatu erregistroaren ondorioz, erabiltzaileari pasahitz bat ematen zaionean. Kasu horretan, erabiltzaileak hornitzen zaizkion identifikatzaile eta/edo pasahitzen zaintza egokiaz eta konfidentzialtasunaz arduratu behar du. Halaber, ez die horien erabilera hirugarren pertsonei eman behar, ez aldi baterako eta ez modu iraunkorrean, eta ez du baimendu behar pertsona arrotzak horrekin sar daitezen.
Webgunean sartzea doakoa da, erabiltzaileak bere hornitzailearekin kontratatuta duen telekomunikazio-sarerako konexioaren kostuari dagokionean izan ezik.
Webgunea erabiltzean, erabiltzaileak hitz ematen du ez duela ezer egingo Donostiako Udaleko Gazteria Saila-aren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu baditzake, webgunea kaltetu, ezgaitu edo gainkargatu badezake edota edozein modutan eragotz badezake webgunea behar bezala erabiltzea.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webgune honetako edukiak, berariaz aurkakoa adierazten bada izan ezik, Donostiako Udaleko Gazteria Saila-arenak dira eta jabetza intelektualari buruzko nazioarteko lege eta tratatuek babesten dituzte. Horrek, modu adierazgarrian baina ez sakonean, honako hauek hartzen ditu barne: webgunearen programazioa, diseinua, egitura eta datu baseak; testuak, irudiak, soinuak eta ikus-entzunezkoak.
Donostiako Udaleko Gazteria Sailak baimendu egiten du webgune horretan eskuragarri dauden edukiak erabiltzea, Creative Commons Atribución-CompartirIgual 3.0 España (CC BY-SA 3.0) lizentziaren bidez, edota, muga eta baldintza berekin, etorkizunean hori ordeztuko duen lizentziaren bidez, berariaz beste lizentzia edo baldintza zehatz batzuk adierazten diren kasuetan izan ezik.
Beraz, lizentzia horrekin bat, honako hauek egin ditzakezu: Lana partekatu - kopiatu, banatu, exekutatu eta komunikatu Lan deribatuak egin Lan horren erabilera komertziala egin
Honako baldintza hauekin:
1. Atribuzioa. Lanaren kredituak egileak edo lizentziagileak zehazten dituen modu zehatzean ezagutarazi behar ditu (baina ez haien babesa edo haiek lanarekin egiten den erabilera babesten dutela iradokitzen duen moduan).
2. Lizentzia beraren barruan partekatzea. Lan hori aldatzen edo eraldatzen bada, edo lan deribatu bat sortzen bada, haren berbera den lizentzia batekin bakarrik banatu daiteke sortutako lana.
“Donostiako Udaleko Gazteria Sailaren” izendapena (eta logotipoa) eta marka-irudia, produktu- eta zerbitzu-marka gisa erregistratuta daude zenbait kategoriatan. Horien erabilera baimentzen da, betiere, haren jarduera eta ekimenak berariaz eta leialtasunez aipatzen badira, korporazio-identitate bisualaren dagokion eskuliburuarekin bat, horren gainean inolako eskubiderik esleitzea barne hartu gabe.
Erabiltzaile batek Donostiako Udaleko Gazteria Saila-ak antolatutako jarduera batean gauzatutako edozein eduki bidaltzen edo ematen badu, Donostiako Udaleko Gazteria Saila-ari emango dizkio haren eskubideak, modu ez-esklusiboan, denbora- edo toki-mugarik gabe, zehazki haren erreprodukzio, komunikazio publiko, banaketa eta eraldaketarako, hori euskarri ukigarri edo ukiezinetan finkatzea barne, dohainik. Bestalde, Donostiako Udaleko Gazteria Saila-ak hitz ematen du eta bermatzen du edukiak aurreko 2 puntuan ezartzen diren baldintzekin bat erabiliko direla eta jarriko direla jendaurrean edukiak eta, nolanahi ere, sortzailearen eskubide moral besterenezinak errespetatuko direla.
Esleipen horrek edukiek edo horien zati batek izan ditzaketen edozein erabilera aipatuko ditu, gaur egun ezagutzen diren eta etorkizunean gara litezkeen baliabide teknikoak erabiliz, eta Donostiako Udaleko Gazteria Saila-ak bere helburu sozialaren barruan gauzatzen dituen zerbitzu edo jarduerekin erlazionatutako edozein aplikaziotarako, Espainiako legedian aurreikusten diren mugekin eta, bereziki, horiek ezagutarazteari edo Internet bidez eskuragarri jartzeari dagokionez. Berariaz baimentzen da artxibo-formatuetan aldaketak egitea, konprimitzeko neurri teknikoak aplikatzea edota lanak bide telematikoen bidez transmititzea edo eskuragarri jartzea errazten edo hobetzen duten bestelako transformazio teknikoak erabiltzea, baita ur-markak, identifikatzaileak, etiketak edo bestelako edozein neurri edo kontrolerako eta edukiak identifikatzeko edozein teknika txertatzea edo aplikatzea ere, kontratu honetako baldintzak eta lehen aipatutako lizentzia errespetatuz, betiere.
Datu pertsonalak babestea
1. Webgune honen bidez, datu pertsonalak jasotzen eta tratatzen dira, beharrezkoak direlako antolatzen ditugun jardueretan parte hartzeko eta kontsulta, iradokizun edo zalantzak erantzuteko; datu horiek Datuak Babesteko Espainiako Agentzian behar bezala erregistratuta dauden gure fitxategietan sartzen dira.
2. Zure datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira, 15/1999 Lege Organikoarekin, abenduaren 13koarekin, Datu Pertsonalak Babestekoarekin eta hori garatzen duen arautegiarekin bat; dagokion legedian ezartzen diren neurri tekniko eta antolakuntzazkoak aplikatuko dira, datuak modu desegokian eskuratzea, maneiatzea edo desagerraraztea saihesteko eta, baimenik egon ezean, beste erakunde edo hirugarren pertsonei eskuratzea saihesteko, legez baimentzen diren kasuetan izan ezik eta, betiere, antolatzen dugun jarduera edo proiektu batean parte hartzeko beharrezkoa baldin bada. Edonola ere, edonoiz izango duzu datu horiek eskuratzeko, ezeztatzeko edo zuzentzeko eskubidea, idatziz eskatuta Donostiako Udaleko Gazteria Saila-aren egoitzan eta nortasun-agiriaren edo agiri baliokidearen fotokopia bat atxikiz.
3. Berariaz adierazten denean, asterisko (*) batekin markatutako datuak nahitaezkoak izango dira eta, horiek gabe, ezin izango dira aipatu jarduerak gauzatu. Aurreko informazioa gure harremanetarako formularioen bidez bidaltzeak, adierazitako edozein helbidetara, telefonoz, faxez edo bestelako bide batez, esan nahi du deskribatutako tratamenduak baimentzen direla, baita Donostiako Udaleko Gazteria Saila-aren jarduera eta zerbitzuei buruzko jakinarazpen komertzialak bidaltzea baimentzen dela ere.
4. Erabiltzaile bakoitzaren IP helbideari loturiko zenbait nabigazio-datu egunero biltegiratzen dira gure zerbitzarietako “log” artxiboetan. Zehazki, IP helbideak berak, erabiltzen den nabigatzaileak, pantailaren definizioak, sistema-eragileak eta erreferentziazko orriak (bilaketa-tresnan sartu den edozein bilaketa-irizpide barne) joerak analizatzea, webgunean esteka eta edukiak administratzea eta erabiltzaileei buruzko informazio estatistikoa biltzea ahalbidetzen dute. Erabiltzailea anonimoa da prozesu osoan eta ez da inolako ahaleginik egiten IP helbidea erabiltzailearen datu pertsonalak lotzeko.
Ardura mugatzea
Webgune honetan dagoen informazioa azalpen gisa baino ez da ematen eta ez da nahitaez sakona edo Donostiako Udaleko Gazteria Saila-aren jardueren deskribapen argia. Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan adierazitako helbideetan.
Webgunea erabiltzen duten erabiltzaileek, beren ardurapean egiten dute. Webgune honetako erabiltzaileak, sarbidearen bitartez, bere burua behartzen du legeekin eta zirkulazio-erabilerekin erabat bat datorren moduan erabiltzera eta Donostiako Udaleko Gazteria Saila-aren aurrean eta/edo hirugarren pertsonen aurrean erantzungo du betebehar hori ez betetzearen ondorioz gerta litezkeen kalte edo hondamenen aurrean.
Donostiako Udaleko Gazteria Saila-ak beharrezkotzat jotzen dituen segurtasun-neurriak onartzen ditu webguneak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko eta birusak eta osagai kaltegarriak hautemateko. Nolanahi ere, erabiltzaileak jabe izan behar du Interneteko sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla erabat fidagarriak eta, ondorioz, Donostiako Udaleko Gazteria Saila-ak ezin duela etengabe bermatu webgunean jasotzen diren eduki eta zerbitzuak eskuragarri egongo direla eta ez dela birusik edo bestelako elementu kaltegarririk egongo, erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea), dokumentu elektronikoetan edo horietako fitxategietan aldaketak eragin ditzaketenak.
Donostiako Udaleko Gazteria Saila-ak erreserbatu egiten du zerbitzua zati batean edo erabat eteteko eskubidea, aldi baterako edo behin betiko, aldaketa tekniko edo matxuren aurrean; posible izanez gero, aldez aurretik jakinaraziko du, webgunearen bidez edo horren harira gaitutako beste edozein baliabideren bidez.
Hirugarren pertsonen edukiei dagokienez, hipertestuko esteken kasuak barne hartuz, Donostiako Udaleko Gazteria Saila-aren ardura zibil, penal edo administratiboa 34/2002 Legean, uztailaren 11koan, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoan, xedatutakoaren arabera mugatzen da. Bereziki, Donostiako Udaleko Gazteria Saila-ari edozein eduki bidaltzen edo ematen dion erabiltzaileak, horrek lan bat osatu ala ez jabetza intelektualeko legeen arabera, Donostiako Udaleko Gazteria Saila-aren aurrean eta hirugarrenen aurrean eragin behar du gerta litezkeen kalte eta hondamenen aurrean; zehazki, lanaren egile eta titulartasunari dagokionez, hirugarren horien ohorearen, intimitatearen eta irudiaren beraren eskubideak kaltetu gabe ere, adin txikikoen eskubideak urratzen badituzte, adin txikikoak badaude, edota hirugarrenei dagozkien bestelako edozein hitzarmen edo akordio hitzezko edo idatzizko, eskubide edo interes urratzen badituzte.