GAZTERIA ETA ATERPETXE ATALEKO UDAL ARETOAK DOHAINIK ERABILTZEKO BAIMENAK ZUZENDUKO DITUZTEN
IRIZPIDEAK ETA BALDINTZAK ZEHAZTEN DITUZTEN JARRAIBIDEAK

 

1. ARETOAK

Kontadores Gazte Zentroan dauden hurrengo aretoen erabilera biamendu ahal izango dira:

  • Areto Digitala (1)
  • Ispilu aretoa (2)
  • Tailerra (3)
  • Tailerra (4)
  • Areto Nagusia

 2. DOAKO ERABILERA-BAIMENAK

Areto bat dohainik erabiltzeko baimena emango da eskaera egiten duena irabazi-asmorik gabeko gizarte, kultur eta kirol izaerako talde edo elkartea denean eta ekitaldia, gizarte, kultur edo kirol izaerakoa denean, beti ere programazioaren arabera zentroarentzat interesgarria bada.

Lehentasuna izango dute kide gazteak dituzten taldeek edo gazte-sektorean lan egiten dutenek.

2.1. DOAKO BAIMENERAKO IRIZPIDE OROKORRAK

2.1.1. Aretoak erabiltzeko baimena emateko, honako irizpide hauek nagusituko dira:

  • Zentroaren programazioa
  • Langileriaren libre egotea
  • Gazteen sektorearekin zerikusia duten ekintza izatea

2.1.2. Egingo diren ekitaldiak irekiak eta doakoak izan beharko dira, Donostia Gazteriak baimendutako salbuespen justifikatuak izan ezik

Egingo diren ekitaldiak zentroaren ordutegira egokitu beharko dira, eta ezin izango dute zentroaren programazioa nahasi edo eragotzi, ez eta zentroko eguneroko funtzionamenduari traba egin ere.
Ordutegi honetatik kanpo geratzen den guztia, arduradunen irizpideen arabera egingo da, langileria eta programazioa kontuan hartuta.

2.1.3. Areto bat erabiltzeko baimena izateak ez du esan nahi eskatzaileak barruan leku pribaturik izan dezakeenik, ezta zentroa bere elkartearen egoitzatzat har dezakeenik ere.

2.1.4. Baimenduak bere kabuz erabili behar du higiezina eta ezin izango die higiezina hirugarrenei laga, osorik edo zati batean, edozein tituluren bidez.

2.1.5. Ekitaldian parte hartuko duten pertsona guztiek hurrengoa beteko dutenaren konpromisoa hartzen du baimenduak:

  • Udaleko Segurtasun eta Higieneri buruzko arauak.
  • Ohiko erabilera ordutegia.
  • Zentroak zehaztuko dituen sarrera eta erabilerarako arauak.

2.1.6. Baimenduak honako ardura hauek hartuko ditu: Aretoa zegoen egoera berean uztearena.

Erabileragatik edo mantentzean ardura faltagatik ekitaldian zehar aretoetan gerta daitezkeen kalteena.
Baimendunak erantzukizun zibileko asegurua izan beharko du

Baimendunak jarduera estaltzen duen erantzukizun zibileko aseguru bat izan beharko du, eta, eskabidearekin batera, sinatu izanaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du.

2.1.7. Donostia Gazteriak aretoetan beharrezkoa den edozein aldaketą, eraldaketa edo seinaleztapena aldez aurretik baimendu beharko du. Kasu horretan, beti behin- behinekoa edo denborazkoa izan beharko da, eta ezin izango dira zoruetan, hormetan edo sabaietan finkapenak behar dituzten elementuak erabili.

2.1.8. Baimen honek ez du esan nahi zentroko langileak lan horretarako erabiliko direnik, ezta bere ekipamendu teknikoa edo materiala erabiliko denik ere. Ekipamendua dela eta, behar bereziak badaude, eskaeran azaldu beharko dira eta Donostia Gazteriaren baimena izan beharko dute.

2.1.9.Telefonoa edo bulegoetako materialak (inprimagailua, fotokopiagailua ..) ezingo dira erabili, ezta aretoaren kanpoko beste edozein zerbitzu ere.

2.1.10. Donostia Gazteriak, ekitaldia burutuko duten pertsonen sarrerak edo irteerak kontrolatzeko, zinpeko zaintzaile baten presentzia beharrezkoa dela irizten badu, horren gastuak baimenduaren kontura izango dira, baita kontratatu beharko den aparteko langileriarena ere.

2.1.11. Donostia Gazteria laguntzaile moduan agertuko da baimendutako erabilerak sortuko duen publizitate guztian.

2.1.12. Donostia Gazteria eta Aterpetxeen Bulegoak baimena baliogabetu ahal izango du jarduera eskatutakoarekin bat ez datorrela ikusten bada, zentroak berak instalazioak erabili behar dituelako edo beste edozein arrazoi dela medio.

3. PREZIO PUBLIKOA ORDAINDU BEHARREKO BAIMENA

Doako erabilera baimentzen ez den kasuetan alokairua kobratuko da erabilera egiteagatik, indarrean dauden prezio publikoen arabera.

3.1. BAIMENA EMATEKO IRIZPIDE OROKORRAK

3.1.1. Aretoak erabiltzeko baimena emateko, honako irizpide hauek nagusituko dira:

• Zentroaren programazioa. Kontadores-en ekintzarik programatuta baldin badago, honek izango du lehentasuna eta ondorioz baimena ukatuko da
• Langileak libre egotea.
• Donostia Gazteriaren oniritzia izatea

3.1.2. Egingo diren ekitaldiak zentroen ordutegietara egokitu beharko dira, eta ezin izango dute zentroaren programazioa nahasi edo eragotzi, ez eta zentroko eguneroko funtzionamenduari traba egin ere. Ordutegi honetatik kanpo geratzen den guztia, arduradunen irizpideen arabera egingo da, langileak eta programazioa kontuan hartuta.

3.1.3. Areto bat erabiltzeko baimena izateak ez du esan nahi baimenduak zentroa bere entitatearen egoitzatzat har dezakeenik ere.
Baimendutakoak bere gain hartzen du higiezina bere kabuz erabiltzeko betebeharra, eta ezin izango die higiezina hirugarren pertsonei laga, osorik edo zati batean, edozein tituluren bidez.

Baimen hau Hiri Alokairuen Legearen kanpo geratzen da espresuki.

3.1.4. Ekitaldian parte hartuko duten pertsona guztiek hurrengoa beteko dutenaren konpromisoa hartzen du baimenduak:
• Udaleko Segurtasun eta Higieneri buruzko arauak.
• Ohiko erabilera ordutegia.
• Zentroak zehaztuko dituen sarrera eta erabilerarako arauak.

3.1.5. Baimenduak honako ardura hauek hartuko ditu:

•Aretoa zegoen egoera berean uztearena.
•Erabileragatik edo mantentzean ardura faltagatik ekitaldian zehar aretoetan gerta daitezkeen kalteena.
Baimendunak jarduera estaltzen duen erantzukizun zibileko aseguru bat izan beharko du, eta, eskabidearekin batera, sinatu izanaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du.

 

3.1.6. Donostia Gazteriak aretoetan beharrezkoa den edozein aldaketa, eraldaketa edo seinaleztapena aldez aurretik baimendu beharko du. Kasu horretan, beti behin- behinekoa edo denborazkoa izan beharko da, eta ezin izango dira zoruetan, hormetan edo sabaietan finkapenak behar dituzten elementuak erabili.
3.1.7.Baimen honek ez du esan nahi zentroko langileak lan horretarako erabiliko direnik, ezta bere ekipamendu teknikoa edo materiala erabiliko denik ere. Ekipamendua dela eta, behar bereziak badaude, eskaeran azaldu beharko dira eta Donostia Gazteriaren baimena izan beharko dute.

3.1.8. Telefonoa edo bulegoetako materialak (inprimagailua, fotokopiagailua ...) ezingo dira erabili, ezta aretoaren kanpoko beste edozein zerbitzu ere.

3.1.9. Donostia Gazteriak, ekitaldia burutuko duten pertsonen sarrerak edo irteerak kontrolatzeko, zinpeko zaintzaile baten presentzia beharrezkoa dela irizten badu, horren gastuak eskatzailearen kontura izango dira, baita kontratatu beharko den aparteko langileriarena ere.
3.1.10. Gazteria eta Aterpetxeen Bulegoak errentamendua ebatzi ahal izango du, baldin eta jarduera eta eskatutakoa ez badatoz bat, zentroak berak bere instalazioak erabili behar dituelako edo beste edozein arrazoi garrantzitsurengatik.

4. ESKAERAREN PROZEDURA

1. Eskatzaileak eskaera orria bete eskatzen diren datu guztiak osatuz eta jarritako baldintza guztiak beteko dituela adierazi behar du.

2. Eskaera telematikoki, Udaleko web orriaren bitartez, nahiz presentzialki egin ahal izango da. Presentzialki egiten denean eskaeraren kopia bat emango zaio eskatzaileari.

3. Eskaerak lehenago egiten beharko dira, Zentroko funtzionamendua egokia izan dadin.

4. Ekipamenduaren arduradunek eskaera berrikusiko dute, baldintzetara egokitzen den eta aretoa erabilgarri dagoen. Donostia Gazteriak eskaera aztertu eta dagokion erantzuna emango du, onartua edo ezeztatua, eta doako erabilera baimena edo prezio publikoa ordaindutakoa den zehaztuko du.

5. Erabilpena egiteagatik prezio publikoa ordaindu beharreko kasuetan, indarrean dauden prezio publikoen arabera kobratuko da. Udalak ezarritako prozedura jarraituz.

6. Aretoak prest utzi beharko dira modu honetan:

Areto nagusia: gela hutsa eta aulkiak alde batean pilatuta Tailerrak: dauden altzariekin
Ispilu aretoa: hutsik
Gela digitala: Bertako ordenagailuekin

Deskargatu PDF formatuan

Gora joan