Dancehall Jamaikan oso ezaguna den dantza estiloa da. Hiri inguruan sortu zen, eta Jamaikako musika herrikoia sound system erritmo azkarragoekin nahasiz dantzatzen zen. Orain, taldean dantzatzen da, eguneroko bizitzako mugimenduak imitatuz. Laborategi honetan dantzehallaren oinarrizko urratsak ikasiko dituzu, eta baita koreografiak eta mugimenduak buruz ikasteko teknika batzuk ere. Libre, gai, sexy eta indartsu sentituko zara. Dantza estilo hori ikasi eta dakitena aberastu nahi duten gazteentzako laborategia da. Dantzak indarra, memoria, oreka, koordinazioa, osasuna eta autoestimu handia ematen dizkizu. Zer, animatuko zara?
- Dinamizatzailea: Andrea Vitoria
- Egunak: martxoaren 7tik maiatzaren 30era
- Ordutegia: 18:30-20:00
- Eguna: asteartea
- Plazak: 15
- Prezioa: 29,25€