LABORATEGIAK

ZINE-LAB: Super 8 zinema lantegia

Laborategi hau Bidebietako Bideberri ikastetxeko ikasleekin garatuko da, Zine_Lab elkarteko kideek dinamizatuta

Lantegi teoriko-praktiko bat izango da, eta film kolektibo bat egingo Super 8 formatuan. Zinema analogikora ikuspegi sentikor batetik (eta ez teknikotik) hurbiltzea proposatzen dugu, eta zinema analogikoak digitalaren aldean dituen prozesu, denbora, aukera eta logika berezietan sakontzea.

  • Dinamizazioa: Unai Ruiz eta Aitor Gametxo
  • Data: martxoa, klase orduetan
  • Egunak: astearteak eta ostiralak
  • Plazak: 12 (Bideberriko ikasleentzat)
  • Prezioa: doakoa
Gora joan