TREBA GAZTEArekin elkarlanean
Sexualitatearekin loturiko hainbat gaik eragin handia dute gazteengan: sare sozial digitaletan sustatzen den edertasun eredu perfektuen ideia eta horren ondorioak, "ligoteorako" aplikazioetan harremanak abiatzeko dauden moduak, sexu nahiz genero aniztasuna, eta azken aldian horrek jasaten dituen erasoak, pornografiaren pisua sexualitatearen esplorazioan eta gozamenean ezagutza-tresna gisa, eta abar. Laborategi honetan, sexualitateaz jardungo dugu bere zabalean, gazteen kezka eta beharretatik abiatuta modu ireki eta kritikoan bilduko gara sexualitatearen dimentsio ezberdinen inguruan, konbentzioetatik haratago, modu aske eta seguruan.
- Dinamizazioa: Hiruki Larrosa
- Datak: martxoak 11
- Ordutegia: 18:00-20:00
- Eguna: ostirala
- Plazak: 20
- Prezioa: doan