Ezagutu amaitutako laborategien eskaintza.
Laborategi hau Bidebietako Bideberri ikastetxeko ikasleekin garatuko da, Zine_Lab elkarteko kideek dinamizatuta Lantegi teoriko-praktiko bat izango da, eta film kolektibo bat egingo Super 8 formatuan. Zinema analogikora ikuspegi sentikor batetik (eta ez teknikotik) hurbiltzea proposatzen dugu, eta zinema analogikoak digitalaren aldean dituen prozesu, denbora, aukera eta logika berezietan sakontzea. Dinamizazioa: Unai Ruiz eta Aitor Gametxo Data: martxoa, klase orduetan Egunak: astearteak eta ostiralak Plazak: 12 (Bideberriko ikasleentzat) Prezioa: doakoa
Laborategi honetan geuk sortuko ditugu geure loop-ak, eta haiek toki batzuetan instalatzeko proposamen batzuk ere ikusiko ditugu. Soinua kasete batzuetatik hartu, sampler-ak eta beste tresna batzuk erabili eta musika esperimentaleko zuzeneko bat egingo dugu. Baldintza bat izango da: laborategi hauetan parte hartzen duten guzti-guztiak izatea sorkuntzaren eta entzute kolektiboaren parte. Dinamizazioa: Sarah Rasines Data: apirilaren 1a Ordutegia: 16:00 - 21:00 Eguna: larunbata Plazak: 10 Prezioa: 7,5 €
Orain ez daukazu diskoetxe handi batekin fitxatu beharrik zeure musika sortzeko. Do it yourself. Zeuk egin dezakezu. Eta hala egingo dugu, fanzine estilorik puruenean, geuk ekoitziko baititugu geure kaseteak. Helburua da grabazioa editatzeko bideak ezagutzea eta horretarako den formatu bat, kasetea, esploratzea. Dnamizazioa: Sarah Rasines Data: martxoaren 18a Ordutegia: 17:30 - 20:30 Eguna: larunbata Plazak: 10 Prezioa: 4,5 €
Kroketek beti izan dute oso harrera ona gure kultura gastronomikoan. Kroketxea Iñaki eta Xabaten proiektua da, Basque Culinary Center-en ikasi eta formatu ondoren eta munduko hainbat sukaldetan lanean aritu ostean, etxera itzuli dira eskuz egindako kroketak eskaintzera. Laborategi honetan beraien eskutik ikasiko dugu kroketa ezberdinak egiten, kalitatezko produktuekin eta goxo-goxoak atera daitezen eman beharreko urratsak irakatsiko dizkigute. Dinamizazioa: kroketxea Data: martxoak 18 Ordutegia: 17:00 – 21:00 Eguna: larunbata Plazak: 12 Prezioa: 7,25€
Juntura Kooperatibak egindako lantegia Herritarren Partaidetzako eta Berdintasunerako sailekin elkarlanean Lantegi honetan emakume gazteen arteko aliantzak bultzatu nahi ditugu, ahizpatasuna aintzakotzat hartuz eta gaueko mugikortasunaren gaineko gogoeta eginez. Horretarako ibilbide bat egingo dugu hirian zehar bizikletekin, kaleak gure gorputzekin hartuz. Hiria izateko dugun eskubidea aldarrikatuko dugu, bertan dauden puntu kritikoak esku-hartze artistikoekin markatuz. Taldearen esperientzietatik eta bizipenetatik abiatuko gara, ibilbidea erreibindikazioz eta ekimen artistikoekin betez. Lantegi hau ez da mistoa izango: emakumeei (trans eta zis) eta pertsona ez-bitarrei zuzendua izango…
Dancehall Jamaikan oso ezaguna den dantza estiloa da. Hiri inguruan sortu zen, eta Jamaikako musika herrikoia sound system erritmo azkarragoekin nahasiz dantzatzen zen. Orain, taldean dantzatzen da, eguneroko bizitzako mugimenduak imitatuz. Laborategi honetan dantzehallaren oinarrizko urratsak ikasiko dituzu, eta baita koreografiak eta mugimenduak buruz ikasteko teknika batzuk ere. Libre, gai, sexy eta indartsu sentituko zara. Dantza estilo hori ikasi eta dakitena aberastu nahi duten gazteentzako laborategia da. Dantzak indarra, memoria, oreka, koordinazioa, osasuna eta autoestimu handia ematen dizkizu. Zer, animatuko…
TREBA GAZTEArekin elkarlanean Gazteei beren zailtasunei (pertsonalak, sozialak, familiakoak, lanekoak edo ikasketetakoak, etab.) laguntzen esperientzia luzea duen programa da BadaBideBat. Gazteei bideraturiko laborategi honetan suizidioaz hitz egiteko aukera izango dugu. Gure gizarteko tabu honen inguruko mito eta egiak mahai gainean jarriko dira, ideazio suizida duen norbaiti nola lagundu azalduko da eta informazio iturri, zein laguntza zerbitzu fidagarrien inguruko informazioa helaraziko da. Dinamizazioa: Badabidebat Data: martxoak 15 Ordutegia: 17:30-19:30 Eguna: asteazkena Plazak: 15 Prezioa: doan Hizkuntza: Euskara
Argazkilaritza analogikoa modu esperimentalean lantzeko gunea jarriko dugu martxan. Gure gertuko inguruarekin lotutako proiektuen bidez egingo dugu lan, eta bide horretan, argazkilaritza analogikoaren teknika ezberdinak erabiltzen ikasiko dugu: kutxa iluna, karretedun kamerak erabili, txuri beltzeko karreteak errebelatu eta anpliadoran positibatu, negatiboak eta irudiak eskaneatu... Irudien adierazkortasuna eta esperimentazioan egingo dugu lan, ezusteei ateak irekiz eta zoriarekin lan eginez. Dinamizatzailea: Nagore Legarreta (www.nagorelegarreta.com) Datak: otsailak 2tik maiatzak 25era bitartean Ordutegia: 18:00 -20:00 Eguna: osteguna Plazak: 10 Prezioa: 52,50 €
Anouar Merabet-ek lagunduta (Nefertiti, ANUNNAKIren ama) “ballroom”en historia ikasiko dugu; VOGUE komunitatearen eta eszenaren historia, alegia. Era berean, "Beginners runway" (“pasarela” esaten diotena) eta "Beginners Vogue fem" ere (dantza femeninoa) irakatsiko dizkigu. Dinamizatzailea: Anouar Merabet Egunak: urtarrilaren 27a eta 28a, eta otsailak 3a eta 4a Ordutegia: ostiraletan: 17:30 - 20:30 larunbatetan: 17:00 - 20:30 Plazak: 12 Prezioa: 19,50 €
Hiruki Larroxa kooperatibak egindako lantegia Gipuzkoako Foru Aldundiko Treba Gazteak programarekin elkarlanean Sexualitateak gure harreman guztiak hartzen ditu bere baitan; horregatik, ezinbestekoa da gorputzarekin, identitatearekin, desioarekin, plazerarekin eta harreman-praktikekin loturiko hainbat esparru edo gai aztertzea (eta esperimentatzea). Hau dela eta, laborategi honetan menu bat proposatuko dizuegu, non hainbat "gai" dastatuko ditugun. Dinamizazioa: Hiruki Larrosa (Ibai Fresnedo) Data: urtarrilak 13 Ordutegia: 18:00-20:00 Eguna: ostirala Plazak: 15 Prezioa: doan