LABORATEGIAK

Laborategien helburu nagusia da askotariko diziplina artistiko eta kulturalak sustatzea, eta jarduera horiek guztiak sortzen dira gazteen interesak zein zaletasunak oinarri harturik. Laborategietan, gai zehatzen inguruko prestakuntza emateaz gain, gazteen arteko proiektuak bultzatzen dira eta dinamika bereziei baliabideak eskaintzen zaizkie.

  • BATCH COOKING

    Nekatuta al zaude era osasungarrian ez jateko aitzakiak jartzeaz? Batch cookinga asteko janaria arratsalde batean planifikatzeko eta kozinatzeko teknika bat da, menu osasungarriak eginez. Horri esker, denbora faltagatik janari azkar ez oso osasungarria kontsumitzea saihestuko dugu; izan ere, hozkailua jateko prest dagoen janariz beteta izango dugu, jaki bera hainbat plateretarako…

  • DANTZA: DANCEHALL

    Dancehalla Jamaikatik datorren dantza estiloa da. Kalean sortutakoa da, eta hastapenean dantzatzen zen Jamaikako musika herrikoia eta sound systema nahasirik. Gaur egun, batik bat, taldean dantzatzen den estiloa da eta egunerokotasunean egiten ditugun mugimenduak imitatzen ditu. Laborategi honetan, dancehallaren oinarrizko pausuak landuko dira, eta baita mugimendu zein koreografiak gauzatzeko teknikak…

  • GORPUTZ KONTZIENTZIA

    Gorputzaren kontzientzia izatea eta norbere gorputzaren presentziaz jabetzea baliagarriak dira bizitzaren hainbat esparrutan. Ez soilik kamera aurrean agertzeko edo agertoki baten gainean aritzeko. Oinarrizko Gorputz Kontzientzia Terapiaren elementuak hartuko ditugu abiapuntu gisa eta, ariketa gidatu batzuen bidez, gorputzarekin konektatzen ikasiko dugu. Eguneroko bizitzan aplikatu ahal diren ariketa sinpleak egingo ditugu.…

  • LABORATEGIA MUNDUKO SUKALDARITZA

    BETETA! Laborategi honetan, hainbat tokitako janaria prestatu eta dastatu ahal izango da. Osagai berezien, errezeta berrien konbinazioekin, eta zapore, espezia eta usain ugarirekin esperimentatu ahal izango dugu. Laborategia amaitutakoan prestatu ditugun platerak eraman ahal izango dira. Dinamizazioa: Lander Ganzo Gaiak, datak eta ordutegia: Eguna: larunbata Plaza kopurua: 8 Prezioa: 8…

  • Supper Club

    Supper club edo afaritarako klubean aukera izango duzu elikagai berriak dastatzeko, kozinatzen ikasteko eta, batez ere, sukaldaritzari buruz hitz egiteko. Asmoa da menu bat prestatzea, eta prozesuaren esperientziak partekatzea. Dinamizazioa: Gregory Schaefer Gaiak, data eta ordutegia: Otsailak 20, 16:30 - 20:30 LIBANO Libanoko janaria jaki erdi-orientalaren adibide ezin hobea da:…

Gora joan