Hiru saio independente izango dira. Teknika eta material batzuk erabili, esperimentazio batzuk egin eta gozatzea, ikastea eta praktikatzea proposatzen dizugu.
SORMENA JOLAS. TINTA, PAPERA ETA GURAIZEAK! Lantegi honetan, sormen prozesu bati ekiteko teknika batzuk ikasiko ditugu. Dinamikak jolas izango dira guretzat, eta formak, unibertsoak eta pertsonaiak sortzea lortuko dugu. Ditugun gaitasunak astinduko dituzten ariketa batzuen bidez, sormena sustatzeko modu batzuk ulertuko ditugu. Ez dago lehen aritutakoa izan beharrik, izateko moduan bertan dugu sormena eta. Zer, egingo dugu jolas?
|
![]() |
IRUDIMENA LANDU ETA BESTIARIO BAT SORTU BEHAR DUGU Bestiarioak Erdi Aroan asko zabaldu ziren liburuak dira. Fantasiazko animaliak biltzen zituzten. Collagea, ilustrazioa eta beste teknika batzuk erabili eta alegiazko animalia bildumak sortuko ditugu, geron alegiazko animalienak, eta bakoitzak bere bilduma osatuko du azkenean.
|
![]() |
ZER AMETS EGITEN DUTE LANDAREEK? FANTASIAZKO BOTANIKA LANTEGIA Akuarela, tinta, collagea eta antzeko teknika batzuen bidez, ilustrazio botanikoaren mundura hurbilduko gara. Gero, geure landareak sortuko ditugu, fantasiari bide emanda. Koaderno zabalgarriak sortzen ikasiko dugu, eta haiek izango dira gero irudimenaren munduetan ibiltzeko izango ditugun bidaia-koadernoak.
|
![]() |