Udaberri hau kolorez beterik dator, hilabetean behin ilustrazioaren inguruko saio bat antolatu baitugu. Teknika ezberdinak ikasteaz, sorkuntza esperimentazioaz eta marrazteaz gozatzeko aukera izango da bertan.
SORKUNTZA ESPERIMENTAZIOA Espraia, tinta, akuarela… teknika ezberdinekin esperimentatuz testura eta orban ezberdinak sortuko ditugu, paper zuriari aurre egiten lagunduko digutenak. Jolas moduan hartuko dugu laborategi hau, zoriak eta gure eskuek unibertso eta pertsonaia ezberdinak sortzera eramango gaituztelarik. Sormena indartzeko moduak ezagutuko ditugu, gure gaitasunak martxan jarriko dituzten ariketen bitartez. Sorkuntza prozesu bat abiarazteko, teknika bakoitzarekin datozen aukerak, euskarriak eta beharrezko baliabideak ikasiko ditugu.
|
![]() |
ILUSTRAZIO BOTANIKOA AKUARELAZ Ilustrazio botanikoa landare espezieen forma, kolore eta xehetasunak irudikatzeko artea da. Laborategi honetan akuarelaren oinarrizko teknikak ikasiko ditugu, baita teknika moderno ezberdinak ere gure ilustrazio botanikoetan erabiltzen hasteko. Marraztuko dugu landareak bertatik bertara begiratuz eta, ariketa ezberdinen bitartez, ilustrazio anitzak sortuko ditugu saioan zehar.
|
![]() |
KOADERNO ZABALGARRIAK Koaderno zabalgarri erraz eta ezberdinak sortuko ditugu hainbat teknikaren bitartez: collage-a, margoa, marrazketa, akuarela etab. Ariketa ezberdinekin esperimentatuz gure sorkuntza koaderno propioa egingo dugu.
|
![]() |
COLLAGE Sorkuntzarako teknika ezberdinak ezagutuko ditugu laborategi honetan, eta ez da aurretiko esperientziarik behar. Argazki zaharren irudietatik abiatuko garak, hauen fotokopien gainean esku hartuko dugularik teknika ezberdinen bitartez: monotipia, collage-a, marrazketa, testua, etab.
|
![]() |