Akrodantza dantza estilo bat da, mugimendua elementu akrobatikoekin nahasten duena.
Laborategiaren helburua gure gorputzekin jolasten ikastea da, espazioa desplazamenduen bitartez ezagutzea eta dantza akrobaziarekin bateratzea, dantzaria bere gorputz-orekaren muturrera eramanez.
- Dinamizazioa: Eli Barandiaran
- Datak: urriaren 27tik abenduaren 22ra
- Ordutegia: 18:45 - 20:15
- Eguna: asteazkena
- Plazak: 10
- Prezioa: 20,25 €