Supper club edo afaritarako klubean aukera izango duzu elikagai berriak dastatzeko, kozinatzen ikasteko eta, batez ere, sukaldaritzari buruz hitz egiteko. Asmoa da menu bat prestatzea, eta prozesuaren esperientziak partekatzea.
- Dinamizazioa: Gregory Schaefer
- Gaiak, data eta ordutegia:
-
Maiatzak 8, 16:30 – 20:30
SUKALDARITZA BEGANOA MUGARIK GABE BETETA !
Gure baratza miatuko dugu, zapore berriak ezagutzeko, eta harritzeko moduko ezustekoak izango ditugu. Beganoa izanda edo izan gabe, gozatzeko moduko laborategia duzu. -
Ekainak 12, 16:30 – 20:30
NEW ORLEANS: BUDUA ETA JAZZA SUKALDEAN BETETA !
New Orleanseko gastronomiak historia mitikoa du. Gisatu eta arroz bereziak, arrain eta itsaski freskoak, postre bitxiak… zapore festarekin gozatuko duzu!
-
- Egunak: larunbata
- Plazak: 8
- Prezioa: 8,00 € saio bakoitzeko.
- Oharra: saio hauek era independentean programatu dira.