Mikroantzerki maratoiaren zazpigarren topaketa Kontadoresen
Kontadoresek Mikroantzerki Maratoiaren zazpigarren edizioa antolatu du. Abenduaren 2an, larunbatean, izango da, 18:00etik aurrera Kontadoresen. Bertaratutakoek, hainbat mikroantzerki pieza ikusteko aukera izango dute eta baita hurbileko giroa bizitzeko abagunea ere.
Kontadores Gazte Zentroak VII. Mikroantzerki Maratoia antolatu du. Maratoia aukera paregabea da hemengo gazte izaerako zein formatu txikiko antzerkia bultzatzeko.
Formatu txikiko ikuskizuna izanik, sortzaile eta publikoaren artean hurbiltasuna eta tratu pertsonala eragin nahi du Maratoiak. Hain zuzen ere, ekitaldiaren ardatza da gertuko antzerki pieza laburrak ezagutzera ematea era hurbil batean. Aldi berean, gerturatutakoek sortzaileekin hitz egiteko aukera eskaintzen du hurbileko emanaldi horrek. Formatu handiko emanaldietan ezin daitekeen hurbileko giroa eta tratua eragin nahi du Maratoiak.
Maratoiaren zazpigarren edizio honetara hurbiltzen den publikoak esperientzia gertukoa, ezberdina eta dibertigarria bizitzeko aukera izango du, eta baita ere, emanaldi bat baino gehiago ikusteko aukera.
Sarrera doakoa izango da.
Programa:
Izenburua: La mujer sola
Ordutegia: 18:15 / 19:45
Taldea: La Rata India (antzerki laborategia)
Zuzendaria: Peio Arnaez
Antzezlea: Violeta Clar
Iraupena: 25 minutu
Hizkuntza: Gaztelania
Sinopsia: Etxetresna elektrikoz eta zarataz inguraturik baina bakar-bakarrik bizi den emakume baten historia kontatzen digu ‘La mujer sola’k, lehen pertsonan. Etxeko leihotik, auzora bizitzera etorri berri den beste emakume batekin beste inorekin ere komunikatzen ez emakume baten historia.
Izenburua: Granada hazien hauzia
Ordutegia: 18:30 / 19:15
Zuzendaria: Hodei Arrastoa
Antzezlea: Amaia Irazabal
Iraupena: 17 minutu
Hizkuntza: Euskara
Sinopsia: Mahai gainean granada bat, aiztoa eta egurrezko ontzia. Atzean urez beteriko garbiontzia. Ezker aldean mikrofonoa eta eskuinean makina birrintzailea. Auzia hastera doa.
Izenburua: Fikziohesioa
Ordutegia: 19:00 / 20:30
Taldea: Kalte kolektiboa
Aktore eta zuzendariak: Iholdi Beristain, Oihan Carramiñana, Ander Lacalle, Gaizka Sarasua, Omar Somai, Eider Villalba
Iraupena: 20 minutu
Hizkuntza: Euskara
Sinopsia: Talde batean kohesioa lortzea batzuetan ez da erraza izaten, baina beharrezkoa da. Ideiarik gabeko sei aktore hauei egur xafla batek kohesiorako bidea irekiko die.
Egur puska horri esker, triziklo eta aizkora batekin aurkituko dira, saskibaloi partida itzela jokatuko dute eta mikrofono pare batekin casting batean parte hartzeko aukera izango dute. Horrez gain, eraztun boteretsu baten menpe egongo dira eta hori desiratzen duen begi zahar handi batengandik ihes egin beharko dute. Xafla honek duen magia eta fikzio hauei esker, lortuko al du talde honek kohesioa? Fikziohesioa izan liteke agian!
Sarrera librea (aforoa bete arte)
INFO +: 943 483 476 / kontadores@donostia .eus