ALBISTEAK

  • Mikroantzerki maratoiaren zazpigarren topaketa KontadoresenKontadoresek Mikroantzerki Maratoiaren zazpigarren edizioa antolatu du. Abenduaren 2an, larunbatean, izango da, 18:00etik aurrera Kontadoresen. Bertaratutakoek, hainbat mikroantzerki pieza ikusteko aukera izango dute eta baita hurbileko giroa bizitzeko abagunea ere. Kontadores Gazte Zentroak VII. Mikroantzerki Maratoia antolatu du. Maratoia aukera paregabea da hemengo gazte izaerako zein…

  • Azaroaren bian, 19:30ean Kontadoresen, “Argi, Gorri, Hatz” erakusketaren aurkezpena izango dugu. Bertan, Nagore Legarretak dinamizatutako argazkilaritza esperimentala laborategian (2022-2023) sortutako irudiak ikusteko aukera izango da abenduaren 30era bitartean. LABO 2022-2023ko ikasturtean Kontadoresen abiatu zen argazkilaritza esperimentaleko laborategia da. Argazki teknika tradizionalak ikuspegi garaikide batetik lantzen dira bertan. Horrez gain, banaka…

  •   Elías Querejeta Zine Eskolak, Kontadores Gazte Zentroarekin batera, zine-programa bat aurkeztu du, Lucía Dellachak antolatua. Lau ostiraletan egingo da, 2023ko urriaren 20tik azaroaren 10era, eta Argentinako emakume zinemagileen lanak eskainiko ditu.   Zikloak ikuspegi feministatik eta belaunaldiz haraindiko ikuspegitik esploratzen ditu filmak, eta Argentinako gaur egungo zinema erakusten digu,…

  • EQZEko ikasle Lucía Dellacha da zikloaren komisarioa. "Dejemos que la casa se ensucie" zinema-zikloak emakumeek egindako zinemara hurbiltzea proposatzen digu, ikuspegi feminista eta belaunaldiarteko batean oinarrituta. Zikloa lau ostiraletan egingo da, urriaren 20tik azaroaren 10era, Kontadoresen. Elías Querejeta Zine Eskolak eta Kontadores Gazte Zentroak Argentinako emakume zinemagileei eskainitako zine-programa bat…

  • Kontadoresek hainbat laborategi programatu ditu 2023ko urria eta 2024ko otsaila bitartean. Gazteen interesak, beharrak eta gustuak kontuan izanda osatu da programazioa eta eskaintza haien poltsikora egokitutako prezioekin egin da. Aurten, dantza, argazkilaritza eta jantzien sorkuntza nabarmentzen dira. Elkarrekin eta gozamenetik aritzeko espazioak izango dira, zentzumenetatik ikasteko eta gaitasunak zabalduz. Oro…

  • Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Asteko Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko epea zabalik egongo da irailaren 25etik aurrera   Hemezortzi urtez jarraian, Donostia Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia eratuko du; 150 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta 34. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria…

  • Donostia Gazteriak hiriko gazteen nahi eta behar kulturalei bide egiteko sorturiko espazioa da Kontadores, arte zein sorkuntza jarduera ezberdinen topaleku. Lau ildo nagusi izango ditu aurten Kontadoresek: espazio lagapenak, laborategi kulturalak, eszena proposamenak eta taldeen elkar-sorkuntza proiektuak. Espazio lagapenak Gazteek euren sorkuntza/ kultur ekimen eta proiektuak lantzeko (antzerki/dantza entseguak, bilkurak...)…

  • Urtero bezala, aurten ere KONTAFESTA egingo dugu ekainaren 30ean. Oraingo honetan ikasturte honetan Kontadoresen hazten ikusi dugu VOGUE dantza estiloaren inguruan bildu den gazte taldeak "Paris is Burning" filma ikonikoaren proiekzioa egingo du eta ondoren Balroom erakustaldia egingo dute. Ekintza hau Harrofest jaialdiaren barruan programatu dugu, lgtb eta arrazakeriaren kontrako…

  •   • Donostia Gazteriak MIK kooperatiba elkartearen laguntzarekin antolatu du MartxUp! egitasmoaren zazpigarren deialdia. • Ekimenaren helburua da gazteak hiriko gizarte, kultura eta ekonomian era aktiboan ekitera bultzatzea, horretarako formazioa eta bide laguntza eskainiz. • Uztailaren 13a arte www.martxup.eus web orrian aurkeztu daitezke proiektuak.   MartxUp! 2023 programan ideiak eta…

  • Kontadoreseko espazio ezberdinetan Idoiak bere lanak jarri ditu: eskulturak, grabatuak, argazkiak. Olerki ederrek laguntzen dute erakusketa. Asteartetik ostiralera 17:30-20:30 eta larunbatetan 17:00-21:00 artean ikusgai izango dituzu haren lanak Kontadoresen. “Nire amonaren eskuetan zegoen mundua. Zimur horietan lana, mina, plazera, eta ni naizen hori ere bai. Esku horiek biltzen zutena iraunkor…

Abendua 2023
A As Az O Os L I
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

 

 

Gora joan